902 540 846
Kontsumitzailearen iritzia...
Informaziorik garrantzitsuena da.
EROSKIren erantzuna...
Etiketa berrian adierazten dugun ehunekoari esker, kontsumitzaileek kontsumitzen duten janari eta mantenugai kopurua baloratzeko erreferentzia bat dute. Janari-anoa bateko mantenugai bakoitzaren kopuruak, pertsona batek egunero behar duen gehienezko kantitatearekin alderatuta, zenbateko ehunekoa duen jakinarazten dugu.
Kontsumitzailearen iritzia...
iketako informazio garrantzitsuen artean, bigarrena da. Oso interesgarria izango litzateke janari bakoitzak ematen duen koipe eta energia kantitatea azaltzea.
EROSKIren erantzuna...
Etiketetan jartzen den informazioa areagotu dugu, kontsumitzaileek mugatua zela uste baitzuten. Janari bakoitzak ematen duen koipe eta energia kantitateaz gain (kontsumitzaileek gehien eskatzen zutena), osasunarekin zuzenean lotuta dauden beste mantenugai batzuen ?adibidez: azukrea, gatza eta zuntzaren? kantitatea ere adierazten dugu.
Kontsumitzailearen iritzia...
Oso informazio garrantzitsua da, eta modu positiboan baloratzen da etiketan mantenugai kopurua gramoen eta anoen arabera azaltzea
EROSKIren erantzuna...
Orain arte ez bezala (izan ere produktuetan 100 gramo bakoitzeko kopuruei buruzko informazioa soilik eskaintzen baitziguten), normalean kontsumitzen den anoa batek duen mantenugai kopurua ere jarri dugu, kontsumitzailearentzat adierazgarriagoa eta baliagarriagoa delako. Errazago ulertzeko eta irakurtzeko, anoak etxeko neurrien bidez adierazten dira (bol bat, 2 koilarakada, 4 galleta...) eta jarraian kopurua gramotan.
Kontsumitzailearen iritzia...
Aurkeztutako etiketa berrietan gehien gustatu zitzaiena izan zen, zeren begiratu batean ikus baitateke zein den mantenugaien maila.
EROSKIren erantzuna...
Kolore-sistema jartzeaz gain, azalpenak ere ipini ditugu.
Semaforoari esker, kontsumitzaileak begiz kontrola dezake produktu baten anoa batek mantenugai bakoitzaren eduki baxua (berdea), ertaina (horia) edo handia (laranja) duen.
Kontsumitzailearen iritzia...
Etiketa berrien diseinuari eta aurkezpenari buruz jasotako iritzi gehienak positiboak izan ziren, baina erabiltzeko sinpletasunari eta erraztasunari buruzkoak nabarmendu ziren.
EROSKIren erantzuna...
Hastapenean nutrizio-semafororako proposatutako koloreei kontraste handiagoa jarri diegu; horrela, hobeto desberdindu ahal izango baitira.
Kontsumitzailearen iritzia...
Etiketa produktuaren aurreko aldean jartzeko proposamenari buruzko balorazio positiboan, ia erabateko adostasuna egon zen, zeren errazago ikusten eta ulertzen baita.
EROSKIren erantzuna...
Kontsumitzaileek etiketak produktuaren aurreko aldean egotea nahi zutenez, halaxe egin dugu.
Etiketaren gainean alderdi desberdinei buruz jaso genituen iruzkin guztiak, batik bat, positiboak izan ziren.
