Ir al contenido

CONSUMER EROSKI Fundación Eroski Contigo

Zure iritziak axola digu.

Inprimatu / Lagun bati bidali

902 540 846

Nutrizio-etiketa

2007ko ekainaren 18tik 29ra bitartean 15 foko egin ziren 15 hiritan, eta guztira 428 kontsumitzailek parte hartu zuten. Parte hartu zutenak, gehienbat, emakumeak izan ziren eta batez besteko adina 48 urtekoa izan zen.

Fokoen edizio honetan, legez ezarritako nutrizio-etiketa eta EROSKIren nutrizio-semaforoa baloratu behar zituzten. Kontsumitzaileek produktuetan eskaintzen dugun nutrizio-informazioa hobetzeko, haien ustez, positiboak ziren proposamenen gainean iritzia eman ahal izan zuten: informazio gehiago sartzea etiketan, produktuaren linealean informazio osagarria ematea, informazio-zerbitzu pertsonalizatua, etab.

Elikadura osasungarria da bizi-kalitatea dakarren zutabeetako bat. Eta elikadura osasungarri hori lortzeko funtsezko alderdietako bat, egunero kontsumitzen ditugun janariei buruzko informazio egokia, osoa eta argia lortzea da.

Produktu bat erostekotan gaudenean, izan ohi dugun informazio-iturri nagusia produktu horren etiketa da. Etiketa osatzen duten zati guztien artean, garrantzitsuenetako bat nutrizio-informazioa da. Ulergarria izan behar du, janariaren benetako konposizioa leial azaldu behar du eta dieta osasungarria osatzeko janariak hautatzean, erabaki azkarra eta egokia hartzen lagundu behar du.

Berriki egindako azterketa batzuek frogatu zutenez, etiketek ez diote eskaintzen behar besteko informaziorik kontsumitzaileari. Hori dela-eta, EROSKIk bere produktuetan nutrizio-informazio osagarria errazago jasotzeko proposamen berri bat aurkeztu nahi izan zuen, dieta osasungarria eta orekatua lortzeko baliagarria izango zena

Menú con otros recursos de esta página


Validaciones de esta página