902 540 846
Foko hauetako ondorio gisa balio handiko proposamenak eta kezkak lortu genituen, baina hauek nabarmenduko ditugu:
Kontsumitzailearen iritzia...
Kontsumitzaileari arreta handigoa ematea eta hari gehiago entzutea, bai saltokietan bai beste kanal batzuetan ere.
EROSKIren erantzuna...
2008an zehar Kontsumitzaileen Fokoen bi edizio egitea planteatzen ari gara, saltokietan zerbitzu eta arreta pertsonalizatua eskaintzen jarraituko dugu informazio-puntu egonkorren bidez, eta konpromisoen nahiz egindako kanpainen berri ematen jarraituko dugu web orri honetan: www.eroski.es
Kontsumitzailearen iritzia...
Elikadura osasungarriari eta produktuei buruz kontsumitzailearentzako informazio eta prestakuntza handiagoa.
EROSKIren erantzuna...
Haurren obesitateari aurrea hartzeko hartu genituen konpromisoekin jarraituko dugu. Horretarako, 2008an zenbait ekintza egingo ditugu eta EROSKI markako produktuetan nutrizio-semaforoa jarriko dugu pixkanaka-pixkanaka.
Era berean, gure mozkinen % 10 kontsumitzailea informatzeko izango da.
Kontsumitzailearen iritzia...
Birziklapena sustatu behar da saltokietan pilak, olioa, etxetresna elektrikoak, etab. birziklatzeko lekuak jarriz.
EROSKIren erantzuna...
Poltsa berrerabilgarria ezarriko dugu eta saltokietan pilak, mugikorrak, etab. birziklatzeko kanpainak egingo ditugu. Horretarako, eta ingurumeneko beste kanpaina batzuk egiteko, GKEekin lankidetzan jarraituko dugu kontsumitzailea informatzeko eta sentsibilizatzeko.
