902 540 846
2007ko azaroan egindako fokoetan, helburua kontsumitzaileek EROSKIri eskatzen dizkieten konpromiso-proposamenak jakitea zen. Azterketa-aldi baten ondoren, EROSKIk jarraitu beharreko ekintza-ildoak planteatu zituen, eta hipermerkatuetan erantzuteko standak jarri zituen urtarrilaren 25ean, kontsumitzaileek Fokoetan parte hartu zuten kontsumitzaileen proposamenak eta EROSKIk horiei emandako erantzunak baloratzeko. Horrela, Foko presentzialetan lortutako emaitzak jakin zituzten eta bezero gehiagorengana heldu zen partaidetza-prozesua.
Horretarako kupoi batzuk egin ziren, eta informatzaile baten laguntzaz, Fokoetan parte-hartzaileek proposatutakoarekin eta EROSKIk erantzundakoarekin eta martxan jartzea pentsatzen zuenarekin, kontsumitzaileek zuten gogobetetasun-maila 1etik 10era baloratu zuten.
Azkenik, hirugarren fasean, zein ondoriotara iritsi garen zabalduko dugu. Gure helburua milioi bat kontsumitzailek baino gehiagok informazio hau jasotzea eta prozesu honetan nolabait parte hartzea da.