Ir al contenido

CONSUMER EROSKI Fundación Eroski Contigo

Zure iritziak axola digu.

Inprimatu / Lagun bati bidali

902 540 846

EROSKI zurekin Ingurumenaren alde

Kontsumitzaileek ingurumenaren aldeko ekintza gehiago eskatu digute

Uda aurretik 5. Kontsumitzaileen Gunea ospatu genuen 17 hiritan. Orduan, parte-hartzaileek ingurumenaren aldeko ekintza gehiago eskatu ziguten. Horien artean poltsa berrerabilgarria zegoen, eta orain esperientzia pilotu gisa atera dugu.

Kontsumitzaileen Guneak kontsumitzaileekin egiten ditugun bilerak dira, dagozkien gaiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta beren eskakizunei erantzuten saiatzeko.

Ekimen honi esker, EROSKIn gure bezeroen bizitza kalitatea hobetu dezakegu, gure produktu eta zerbitzuetan horien iradokizunak barneratuz.

Uda aurretik 17 hiri espainiarretan egindako azken bilkuran jakin nahi izan genuen ingurumenaren alde eurek zer egiten duten eta zer nahi luketen EROSKIk egitea. Orain esperientzia pilotu gisa atera dugun poltsa berrerabilgarria izan zen eskaera horietako bat.

5. Kontsumitzaileen Guneak gauzatu diren hiriak hauek izan dira: Coruña, Alcala, Antequera, Bilbo, Elx, Jerez, Logroño, Madril, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Santander, Donostia, Sant Cugat, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza. Guztira, 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.

Produktu iraunkorrak

Guneetan parte hartu duten 10 pertsonatik 3k diote ingurumenaren aldetik elikagai eta paper gauza iraunkorrak kontsumitu ohi dutela. Aitzitik, soilik 10etik 1ek kontsumitzen du horrelako produkturik ehungintzaren atalean.

Ez kontsumitzeko arrazoiak? 10etik 4tan prezioa da arrazoia, 3tan ez ezagutzea, eta 10etik 1ean ohiko dendan horrelako produkturik ez egotea. Edonola ere, horrelako produktuak erosiko lituzkete osasun gaiak edo ingurumenarekiko errespetua tarteko.

Ildo horretan, 10etik 4k adierazi zuten EROSKIk bere dendetan ingurumenari buruzko elikagai produktu iraunkorrak jartzea nahi dutela, eta ia 10 kasutik 2tan paper gauzak, ehungintzakoak edo elektronikakoak ere eskatu zituzten.

Dagoeneko abian jarri ditugun ekimenen artean, kontsumitzaileen iritziz garrantzitsuenak dira garraioan biodiesel erregaia erabiltzea, poltsa ekologikoak eta berrerabilgarriak erabiltzea, eta informazio eta sentsibilizazio kanpainak egitea.

Kontsumitzaile konprometituak

Kontsumitzaileek ere egunero parte hartzen dute ingurumena hobetzen (edo parte hartzeko konpromisoa hartzen dute). Hori azaldu ziguten hori, honelako esaldiekin: "Garraio publikoa erabiliko dut ahal dudan bakoitzean", "kontsumo txikiko bonbillak erabiliko ditut", " bainatu ordez dutxa bat hartuko dut" edo "zaborrak gaika bereiziko ditut".

Zer dira Kontsumitzaileen Guneak?

Parte hartzeko saioak dira, zeinetan bi orduz, hainbat azalpen eta dinamikaren bidez, kontsumitzaileek eztabaidatu, jarrera hartu eta jarraibideak definitzen dituzten interesatzen zaizkien gaiei buruz.

Guneen helburua da kontsumitzaileen sentsibilitatea eranstea eurei dagozkien erabakietan. Partaidetza aktibo, iraunkor eta antolatuan integratzeko modu bat da. Horrenbestez, dendei lotutako hainbat gai nola kudeatzea nahi duten esaten digute, gai horiek eragiten baitiete, betiere EROSKIk horien gaineko eskumena badu.

Guneak zabalik daude bezero, bazkide kontsumitzaile eta EROSKI Fundazioko bazkideentzat, eta horiek aztergaiei buruz duten iritzia ematen digute. Euren iritziak, kexak eta iradokizunak jasotzen ditugu, eta erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

Adibidez, EROSKI markako produktuen nutrizio etiketa berriak eta poltsa berrerabilgarriekin egindako esperientzia pilotua dira kontsumitzaileek Guneetan ezarritako irizpideen ondorioz abiarazitako azken bi ekimenak.

Parte-hartzaileek hainbat gairi lotutako ekintzak iradoki zizkiguten:

Garraioa Karga handiagoak bidaia gutxiago egiteko, biodieselari buruzko informazio kanpainak.
Energia aurreztea Argi, ur, aire egokitu eta abarren erabilera kontrolatzea, eraikuntza bioklimatikoak egitea.
Biodibertsitatea Arrain txikirik edo espezi babesturik ez saltzea, ingurumenaren aldeko praktikei buruzko informazioa ematea, basoberritzen laguntzea edo nekazaritza ekologikoa babestea.
Birziklapena Ontzi kopurua murriztea, plastikozko poltsarik ez erabiltzea, birziklatzeko guneen kopurua handitzea eta olioaren eta beste gai batzuen birziklapena ere sartzea, publizitatea murriztea edo paper birziklatua erabiltzea...
Beste batzuk Plastikozko poltsa ekologiko berrerabilgarriak erabiltzea, Kontsumitzaileen Guneetan landutako gaiei buruzko informazio kanpainak egitea eta hornitzaile konpromisodunekin lan egitea.

...ETA EROSKIren erantzuna

Ingurumenaren gaia landu zuten 5. Kontsumitzaileen Gune horietan izandako emaitzak aztertzeko tarte bat hartu eta gero, programatu ditugun hobekuntza ekintzak eta konpromisoak jakinarazteko ordua iritsi da.

Gure kontsumitzaileek ingurumenari buruzko 5. Gunean iradokitako hainbat neurri ari gara dagoeneko lantzen, epe laburrera edo ertainera ezartzeko helburuarekin. Oro har, ingurumenari eta iraunkortasunari buruz eskatu dizkiguten ekintzak lau atal handitan multzokatu ditugu: garraioak; sentsibilizazioa eta lankidetza; dendak; eta produktuak eta ontziak.

Gure erantzuna jakinarazi eta parte-hartzaile bakoitzari bere balorazioa eskatzeaz gain, lerro hauen bidez EROSKIk emandako erantzunaren balorazioan zuk ere parte har dezazun nahi dugu. Hurrengo orrian kupoi bat dago, kontsumitzaileen eskaera bakoitza eta EROSKIn egin dezakeguna ezagutu eta balora dezazun.

Menú con otros recursos de esta página


Validaciones de esta página