Ir al contenido

CONSUMER EROSKI Fundación Eroski Contigo

Zure iritziak axola digu.

Inprimatu / Lagun bati bidali

Nola erabili behar dut internet leku hau?

Interneteko Kontsumitzaileen Guneak Eroski Fundazioaren ekimena dira, EROSKi CONSUMER-eko irakurleei parte hartzeko sistema bat proposatzeko. Berez, Interneteko Gune hauek kontsumitzaileak Eroskiren eguneroko bidean integratzen eta inplikatzen dituen parte hartze presentzialak Sarean duen isla dira. Gune presentzialak edozein kontsumitzaile edo bezerok bere ikuspegiak azaltzeko tresna dira, eta beste kontsumitzaile batzuekin Eroski hobetzeko edo aldaketak egiteko ideiak partekatzeko, zuzenean eragiten dieten arloetan: elikadura, osasuna eta ongizatea, ingurumena, erostearen esperientzia...

Interneteko lehenengo Kontsumitzaileen Gune honek parte hartzeko gai bat proposatzen du: zer hobetuko zenuke kontsumoari eta eguneroko bizimoduari buruz liderra den CONSUMER EROSKI argitalpenean?

Edo, bestela esanda:

CONSUMER EROSKI hobetzeko ideiaren bat baduzu?

CONSUMER EROSKI aldizkari liderra da kontsumitzailearentzako informazioaren eremuan, eta hiru hamarkada baino gehiago ditu herritarrentzako informazio praktikoak eta erabilgarriak eskaintzen, hasieran soilik edizio inprimatuan, eta 1998tik baita ere Interneten. Informazio gehienak ikerketa esklusiboak dira, eta horien kalitatea eta interesa frogatzen dute hilero CONSUMER EROSKI aldizkari inprimatua irakurtzen duten 700.000 pertsonek, eta www.consumer.es orriak bisitatzen dituzten 2.750.000 erabiltzaile bakarrek (hileko batez bestekoa, OJDren datu ofizialaren arabera).

Argitalpen hau Eroski Fundazioak plazaratzen du, eta arlo desberdinetako (osasuna eta ongizatea, nutrizioa eta elikagaien segurtasuna, ingurumena eta kontsumoa, ekonomia eta finantza produktuak, teknologia berriak, heziketa, elkartasuna?) kazetari, zientzialari, aditu, jurista, diseinugile grafiko eta Interneteko programatzaileen talde oparo baten lanaren emaitza da. Horien guztien bokazioa jendeari eguneroko bizitzako erabakiak hartzen lagunduko dion informazioa sortzea eta argitaratzea da. Horregatik, etengabe hobetzeko konpromisoa daukagu eta, zuk espero duzuna lortzeko, ezin dugu bakarrik jardun: zure iritziak beharrezko ditugu, zure kritikak eta iradokizunak behar ditugu.

Nola parte har dezakezu Eroski Fundazioan eta zein da gure konpromisoa?

(Zure mezuak izen batez identifika ditzazun eskatzen dizugu, nahi duzun izenaz, baina beti bera, denok jakiteko iritzia norena den eta nahasketak ekiditeko).

Parte hartzeko lau modu desberdin dituzu:

  1. CONSUMER EROSKI: hobetzeko ideia proposatuz: ideia bat proposa dezakezu, nahi duzuna, hobekuntza eskatu edo aldizkaria gaizki ikusten duzun zerbait kritikatu Interneten, hori bideratzeko. Zure mezua automatikoki argitaratuko da horretarako propio diseinatu den web orrian, beste internauta batzuek balora dezaten. Eroski Fundazioak argitaratuko diren ideia eta iruzkin guztiak aztertuko ditu, eta mezu iraingarriak edo heziketaren eta errespetuaren oinarrizko baldintzak betetzen ez dituzten mezuak ezabatuko ditu. Sistema arintzearren, alegia, ez dadin pisua izan, eskatzen dizugu zure mezuak 500 hitz baino gehiago ez izateko (zalantza baduzu, erabili wordeko kontatzailea, ?tresnak? menuan), eta mezuaren izenburuan 20 hitz baino ez egoteko.
  2. Zure botoaz adostasun gehien eragiten dizuten ideiak babestuz: parte hartzeko modurik errazena da. Beste irakurle batzuen ideiak irakurri eta gero, gustukoenak babes ditzakezu zure botoaz, dagokion ikonoa sakatuz. Egunero hamar boto izango dituzu, nahi duzun eran erabiltzeko.
  3. Beste irakurle batek egindako proposamenari iruzkina eginez: hobetzeko ideia zure botoaz babesteaz gain, horri ñabardurak egiteko ere idatz dezakezu, aberasteko, kritikatzeko zein laudatzeko. Horrenbestez, irakurle batek emandako ideia edo proposamena komunitateak osatzeko aukera dago.
  4. Zuk edo beste irakurle batek egindako proposamenaren ondorioz CONSUMER EROSKIk egindako hobekuntza egiaztatuz: proposamen batek babes kopuru jakin bat lortzen badu, Eroski Fundazioak eskaera jasotzat jotzen du eta, argudioak emanez, horri buruz zer egingo duen azaltzen du. Horrela, sistema osoari zentzua ematen dion itzulketa mekanismoa bat abiarazten da.

Gauza batzuk gure ezaugarri dira orain dela 30 urte baino gehiago, eta ez dira aldatuko

Hiru hamarkadaz baino gehiagoz CONSUMER EROSKI definitu dituzten ezaugarriak dira gure izaeraren oinarririk sakonena, kontsumitzaileen elkarte bati lotuta editatzen den komunikabidea garen heinean, eta, horregatik, ez dira hausnarketa prozesu honetan sartzen. Ezaugarri horiei buruz iruzkinak edo galderak egin ditzakezu, argitaratu egingo dira, baina aldatzeko eta hobetzeko beste gai batzuk planteatzea proposatzen dizugu. Ezaugarriak zein diren jakin nahi baduzu, honatx:

  • CONSUMER EROSKIk eguneroko bizitza aztertzen du, betiere kontsumitzailearen eskubideen ikuspegitik.
  • CONSUMER EROSKIk kontsumitzailea informatzen du, egoera bakoitzean gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izan dezan. Halaber, eragile ekonomikoek eta sozialek beren jardueretan kontsumitzailearen ikuspegia barneratzea nahi du.
  • CONSUMER EROSKIk ondasunen eta zerbitzuen kontsumitzaileen aitortzen zaizkien eskubideak defenditzen ditu, eta horiei buruz informatzen du, herritarrek bete daitezen eskatu ahal izan dezaten.
  • CONSUMER EROSKIk garapen iraunkorrarekin konprometitua dagoen komunikabidea da, ingurumen inpaktua murrizteko sentsibilizatuta dago.
  • CONSUMER EROSKIk ez du Eroskiren enpresa jarduerari buruzko informaziorik argitaratzen.

Zer ideia edo iruzkin ez dira argitaratuko?

Interneteko edozein forotan bezala, errespetatu beharreko arauak daude:

  • Ideiak eta iruzkinak proposatutako gaiari buruzkoak izango dira (kontsumitzailea informatzeko CONSUMER EROSKI aldizkaria hobetzea), ulergarriak, irakurgarriak, errespetuzkoak eta ez errepikakorrak. Ezin zaie Guneko beste parte hartzaile batzuei mehatxu edo eraso pertsonalik egin, ez dute spamik izango, eta ez da egingo egile eskubideak babestutako publizitate komertzialik edo materialik.
  • * Edukiak edo estekak ez dira onartuko difamatzaile, umiliagarri, iraingarri, laidoztagarri edo espainiar legearen kontrakotzat jotzen badira, ezta ere terrorismoaren edo oro har biolentziaren apologia egiten badute, edo haurren eta haurtzaroaren eskubideak edonola ere urratzen badituzte.
  • Ez dira iruzkinak onartuko eduki arrazista, sexista edo homofobikoa badute, eta oro har, hiritartasun, sexu, erlijio, adin edo edozein ezintasun fisiko zein mentaletan oinarrituta, edozein kolektibo edo gutxiengo diskriminatzeko erasotzat hartzen badira.
  • Eduki lizun edo pornografikoa duten iruzkinak deuseztatu egingo dira.
  • Eroski Fundazioak baldintza horiek betetzen ez dituzten iruzkinak deuseztatzeko eskubidea erreserbatzen du. Robot edo beste programa informatikoen bidez bidalitakoak ere, sareko eztabaidak, inkestak eta foroak desitxuratzen badituzte, deuseztatu egingo dira.
  • Irakurleek egindako iruzkinek ez dute Eroski Fundazioaren iritzia erakusten, baizik eta parte hartzaileena, eta eurak dira emandako iritzien erantzule bakarrak.

Menú con otros recursos de esta página


Validaciones de esta página