Ir al contenido

CONSUMER EROSKI Fundación Eroski Contigo

Zure iritziak axola digu.

Zer hobetuko zenuke CONSUMER EROSKIn?

Ideiak jaso, iruzkinak egin eta botoak emateko denbora bukatu da. Laster hasiko da CONSUMER EROSKI boto gehien lortu dituztenei erantzuna ematen. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik.

6 ideia bidali dituzue, 35 boto lortu dituzte eta 3 iruzkin jaso.


Eman euskarari garrantzi gehiago!

10 abril 2008, 13:30

Icono de una estrella que representa los votos 15 Boto Mila esker!

Hemengo enpresa izanda uste dut euskarari ez diola behar besteko garrantzirik ematen. Euskarak prestigioa behar du, jende arruntak jakin beharko luke euskarak eguneroko bizitzan ere lekua duela eta Espainian ere jakin beharko lukete euskaldunak garela. Atzo-edo telebistako sarien banaketan Txirrik, Mirrik eta Txiribitonek egion zutena, ba, horrelako zerbait. Gutxi dakitenek eta ikasten ari direnek sentitu beharko lukete Eroskin "erosotasun" hori, horretarako, jakina, Eroskiko langileek lehenengo berba euskaraz bota beharko lukete, megafonia, propaganda,...

Irakaslea naiz, SAUTRELA grabatu eta klasean jartzen diet ikasleei, Interneten euskaraz zer dagoen irakasten diet eta , uste dut, askoz gehiago eta askoz hobeto egin daitezkeela hainbat eta hainbat gauza. EROSKI k badu egitura nahikorik... Barkatu atrebentzia baina eman dezakeenari eskatu behar zaionez, horra hor nire eskaeratxoa. Mila esker.


3 Iruzkin

anónimo-(e)k zera esan du...

CONSUMER Eroskiren boletina euskaraz ere bidaltzen duzue; dena den web orriko atal guztiak ez daude euskaraz. Gainera, euskarazko orriak erdaratik itzulita daude, eta batzuetan itzulpenak ez dira oso onak.

Eskaerak:

1.-atal guztiak euskaraz jartzea,

2.-euskarazko testuen kalitatea (komunikagarritasuna) hobetzea.

Mila esker
10 abril 2008, 15:52

Imanol-(e)k zera esan du...

Euskarari dagokionez, oro har, bat nator aurrekoek esandakoekin, nahiz eta onartu batzuetan zailtasunak egon daitezkeenak. Dena dela, argi dago nahia egonez gero, zailtasun guztiak gaindi litezkeela.

Adibidez, bidaien web-orria osoa erdera hutsez dago, Euskal Herritik abiaturiko Eroskik antulatutako bidaietan dokumentazio guztia (inkestak, arauak, aseguruak, etab.) erdera hutsez banatzen da, gidak -agurra kenduta (batzuetan)- erdera hutsez aritzen dira eta, larriagoa dena, idatziz hoteletan-eta jartzen diren kartelak erdara hutsez. Hain da zaila bi hizkuntzatan jartzea, are gehiago kontuan hartuta gidak oso gazteak izan ohi direla eta nabaria dela gero eta maizago euskaldunak direla?

Amaitzeko nahiko lotsagarria iruditzen zait bere burua euskalduntzat duen enpresa batek "call center" delakoa Madrilen eukitzea. Horrela normala da, gero, zailtasunak izatea langile euskaldunak aurkitzeko
18 abril 2008, 18:36

Iñaki-(e)k zera esan du...

Euskara bigarren mailako hizkuntza da Consumer aldizkarian. Garbi dago zuen publikoa espainiako dela, hortaz, Euskal Herrirako Consumer berezi bat sortzeko proposamena egin nahi dizuet. Euskaraz izango dena eta Euskal Herriko datuak aintzakotzat hartuko lituzkeena. Modu horretan, espainiako Consumer aldizkaritik euskara kendu dezakezue, eta indarrak hemengoan bildu.

Izena "Erosle" izan daiteke. Garai baten dendei lotutakoa.

Laguntza asko daude horrelako proiektu bat bultzatzeko, eta gaur egun dauden euskarazko komunikabideekin elkarlanean egin daiteke (Berria, Argia). Segur aski, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzeko prest egingo lirateke.
21 abril 2008, 8:54

Dell-eko ideia batean oinarritua (dellideastorm.com). Pligg-eri esker garatua, Menéame-ko softwarraren bidez.

Iturri-kodea eta lizentzia

Menú con otros recursos de esta página


Validaciones de esta página